Birziklapen taula

Ondorengo taulari esker, birziklatzeko zaborrontzi ezberdinak ezagutuko ditugu. Aldi berean, zaborrontzi bakoitzean bota ahal ditugun hondakinak eta bota ezin direnak jakingo ditugu. Informazioa hurrengo web orrialdetik atera dut: http://www.gatika.net/ingurumena/kanpainak/birziklapena/birziklapen_gida.htm
BIRZIKLAPEN GIDA BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK EZIN BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK
ZABORRONTZI

URDINA

  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Propaganda
  • Kartoizko kaxa txikiak (gailetak, detergentea...)
  • Arraultsentzako kartoizko ontziak
  • Paperezko poltsak
  • Brikak
  • Haur ohialak
  • Paper zikinak
  • Paper ziratuak, metalizatuak edo platifikatuak
BOROBILA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Beira
  • Edozein koloretako beirazko botilak
  • Beirazko ontziak
  • Kontserba-poteak
  • Kosmetika eta lurrin ontziak
  • Kristala
  • Autoen kristalak
  • Bonbillak
  • Ispiluak
  • Leihoen kristalak
  • Fluor-argiak (hauek Garbiguneetara eraman behar dira)
ZABORRONTZI

HORIA

  • Metalezko ontziak
  • Brikak
  • Janarirentzako plastikozko ontziak
  • Garbidura eta garbigarrientzako plastikozko ontziak
  • Aluminio eta plastikozko poltsa eta azalak
  • Materia organikoa
  • Gomazko eskularruak
  • Beirazko ontziak
  • Pilak
  • Papera eta kartoia
  • Jostailuak
  • Etxeko tresna elektrikoak
  • Biberoiak
  • Sukaldaritzarako tresnak

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Janari-hondarrak
  • Etxeko hondakin organikoak
  • Plastikozko, paperezko eta beirazko ontziak, potoak eta tetrabrikak
  • Obretako zaborrak
  • Etxeko tresna txikiak
  • Botikak eta erradiografiak
  • Pneumatikoak
  • Pilak eta metagailuak
  • Olioak ...

ZABORRONTZI

GORRIA

  • Botoi itxurako pilak
  • Pila prismatikoak
  • Metagailuak

LAUKIDUNA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Erabilitako arropa
  • Oihal eta ehunen zatiak
  • Oinetakoak
Etiketak: taula, zaborrontzi, hondakin, birziklatzeko

2010/05/29

Nire gairekin zerikusia duten blog-ak


Blog hauetan, birziklapenaren gaia lantzen da, baina modu ezberdinean.



Lehenengoan, birziklapenaren inguruko informazio orokorra aurkitzen dugu sarrera desberdinetan antolatuta.


Bigarrengo blogean, aldiz, eskulanetan oinarritutako informazioa lantzen da; birziklatuta dauden materialak erabiliz, noski.



Bi blog mota hauek egoteko beharra azpimarratu nahi dut, gai berdina lantzeko modu ezberdinak eskaintzen dutelako eta oso interesgarria iruditu zait.





2010/05/23

Tutoriala

Sarrera honetan, Iria Castaño eta biok egindako tutoriala aurkezten dut. Bertan, photoscape programarekin argazkiei egin ahal diren moldalketa batzuk azaltzen ditugu eta espero dugu interesgarria izatea.



euskaltube.com bideoak Izenburua: Photoscape programari buruzko tutoriala Erabiltzailea: Iria

2010/05/22

Nire podcast-a

Hona hemen birziklapenaren inguruko podcast-a. Horretarako, podomatic programa erabili dut eta ondoren, kodea nire blogean sartu egin dut.




Euskal argitalpena

Euskal argitalpen hau, Issuus web orrialdetik aterata dago eta birziklatuta dauden zenbait gauzen katalogoa da. Bertan material birziklatuekin eginda dauden poltsoak, diru-zorroak, erosketa karroak... aurki ditzakegu.

Argitalpen hau nire blogera ekartzea erabaki dut, nire gaiarekin erlazionatutako argitalpen delako eta birziklaturiko materialen berrerabilpena azpimarratu eta bultzatu nahi dudalako.

2010/05/20

Bideo zerrenda

Hementxe daukazue, nire gaiarekin lotura duten bideoen zerrenda bat. Zerrenda hau embedr programa erabiliz sortu dut eta jasotako bideoak youtube web orritik aterata daude.

2010/05/19

Testua birsatua

Qué difícil cantarle a tierra madre
Que nos aguanta y nos vio crecer
Y a los padres de tus padres y a tus hijos, los que vendrán después
Si la miras como a tu mama
Quizás nos cambie la mirada
Y actuemos como el que defiende a los suyos y a los que vienen con él
La raíz de mis pies yo sentí,
Levanté la mano y vi
Que todo va unido, que todo es un ciclo: la tierra, el cielo y de nuevo aquí
Como el agua del mar a las nubes va
Llueve el agua y vuelta a empezar
Oye, eee
Grité, grité
No, no, no lo ves
Va muriendo lentamente
Mama tierra, mother earth
Grité, grité
No, no, no lo ves
Va muriendo lentamente
Mama tierra, mother earth
No se trata de romper ventanas, ni farolas, ni de caras
Mejor romper conciencias equivocadas
Oye, nadie nos enseñó ni a ti ni a mí
Nadie nos explicó ni a ti ni a mí
Mejor aprender, que corra la voz y quizás conseguir
Bombeando tierra madre dice,
Bombeando tierra madre te dice basta
Bombeando, bombeando a tierra madre escuché
Bombeando tierra madre dice ponte en pie
Bombeando ponte en pie
Bombeando tierra madre dice ponte en pie, mírame
Grité, grité
No, no, no lo ves
Va muriendo lentamente
Mama tierra, mother earth

Oh mama reclama
Se le apaga la llama
Y esto no es de hoy, ya tiempos atrás voy hoy
Décadas degradando
Ya mama reclama
Se le apaga la llama
Se la venden hoy
De lo que fue a lo que es hoy
Se le magnifican sus latidos hoy
Llaman llaman, mama tierras llaman
Ya que las manejan sin plan
Demasiadas cavan, otras se caen, luego frutos no dan
Llaman llaman, mama tierras llaman
Oídos sordos les hace el man
Miradas se tapan
Contaminan hasta que eliminan
Grité, grité
No, no, no lo ves
Va muriendo lentamente
Mama tierra, mother Herat
Grité, grité
No, no, no lo ves
Va muriendo lentamente
Mama tierra, mother Herat
Grité, grité
Va muriendo lentamente
Mama tierra, mother earth
Grité, grité
No, no, no lo ves
Va muriendo lentamente
Mama tierra, mother earth



Macacok abesten duen Mama Tierra abestiaren letra da eta www.quedeletras.com web orritik aterata dago.


2010/05/15

Birziklapenari buruzko Power Pointa

Sarrera honetan, Slideshare web orritik ateratako power pointa aurkezten dizuet. Bertan azaltzen den gaia birziklapena da eta oso modu ordenatu eta egoki batean agertzen da. Beraz umeekin lan egiteko oso interesgarria iruditu zait

2010/05/13

Birziklatu ahal diren beste materialak

Taulan aipatzen diren materialez aparte, ondorengo materialak ere birzikla ditzakezu:


Botikak


Hondakin hauek edozein farmazian uzt ditzakezu, horretarako jarritako edukiontzietan.









Etxeko sukaldaritzarako olioa






Bota daitezkeen olioak
Ezin bota daitezkeen olioak
Etxeko sukaldaritzarako olioa
Abere olioak
Auto, makina, eta abarretako olioak











Diska optikoak


CDak eta DVDak birzikla ditzakezu udaletxeetan; adibidez, Gatikako udaletxean utz ditzakezu.





Hementxe aurkeztutako informazioa ondorengo helbideetatik atera ditut:


http://clubderebajar.files.wordpress.com/2007/01/medicamentos.jpg


http://www.cunadeolivares.com/files/u2/aceite_extravirgen.jpg

http://www.macstation.com.ar/images_upload/disco.jpg











2010/05/06

Filme gomendagarria

Sarrera honen bidez, Erin Brockovich filmea aurkeztu nahi dizuet.

Filme honetan Erinen (Julia Roberts) istorioa kontatzen da. Erin abokatuen enpresa txiki batean lan egiten ari denean, desertuko herri bateko ur kutsatuta eragiten duen gaixotasun hondatzaileei buruzko eskandalua ezkutatzeko konplota kasualitatez aurkitzen du.
Haserretuta azpikeriagatik, honen inguruan ikerketa egiteko haren nagusia (Finney) sinestarazten du.
Nahiz eta hasiera zaila izan, azkenean Erinek herritarren konfidantza irabazten du eta 600 auzi-jartzaile lortzen ditu. Ondorioz, $333 milioi irabaztea lortzen dute gaixorik dauden familientzako.

Filme hau benetazko istorio batean oinarrituta dago eta hondakinak eta isuri toxikoak botatzen dituzten enpreseentzako salaketa bat da.
Aukera izanez gero, filmea ikustea gomendatzen dizuet!

2010/04/30

Birziklapenarekin loturiko webquesta


Hona hemen begomai sortu duen birziklapenarekin loturiko webquesta. Bertan hainbat ariketa interesgarriak aurkitu ahal ditugu. Oso aproposa iruditu zait umeekin lantzeko eta birziklapen gaia indartzeko. Horrez gain, ebaluazioa egiteko atal bat aurkitu ahal dugu, birziklapenaren ondorioak zeintzuk diren, atazak...
Helbidea http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=1342&id_pagina=1 da eta espero dut zuen gustokoa izatea!






Ekainaren 5a: Ingurumenaren eguna

Ekainaren 5ean Ingurumenaren eguna da eta ospatzeko, umeek ingurumenera eta honen zainketa eta kontserbaziora hurbildu nahi dituzte. Horretarako, biodibertsitatearen fundazioa oinarrizko galderak, ipuinak eta jokoak eskaintzen ditu.

Hauen bidez, umeek iraungipen arriskuan dauden animali motak zeintzuk diren, nola lagundu ahal diogun, bizilekua... ezagutzeko eta ikasteko aukera izango dute.

Kontzientziatze prozesua txikitatik hasi behar delako, iraganeko arazoak ekiditzeko.




Helbidea:

http://educacion2.com/303/educacion-ambiental-a-traves-de-cuentos/

2010/04/27

Susanaren erakustaldia


Hona hemen http://www.elshowdesusana.com/ helbidetik lortu dudan informazio interesgarria.

Web interaktibo honetan, Susana Solis abeslaria aurkezten da. Orain dela urte batzuk "El show de Susana" deituriko erakustaldia sortu zuen eta haren letren bitartez ingurugiroarekiko errespetua, elkartasua, laguntasuna, bide heziketa, garbitasuna... baloreen garrantzia azpimarratzen da.



Abeslari asturiar honek, "Certamen Expo Disco 99" saria irabazi zuen, sormenezko haur musika dibertigarri eta pedagogikoagatik.


Hainbat disko pedagogikoak atera ditu merkatura. Horien artean hurrengoak aipatuko ditut:














"La abuelita Asunción" "Cuando pasa el tren"


Horrez gain, "Un día especial con Susana" deituriko telebistako programa bat dauka Asturiaseko kanal autonomikoan.


Argazkiak, bere web orrialdetik ateratzeaz gain, ondorengo helbidetik lortu ditut:

http://www.elcomerciodigital.com/prensa/noticias/200708/20/fotos/009D7AVI-AVI-xxx-P2_1.jpg



Susanaren erakustaldia ikusteko aukera izan dut eta guztiz gomendagarria da. Pena bat da euskaraz ez izatea, baina hala eta guztiz ere, haren musika eta abestien bidez, balore pedagogiko garrantzitsuak islatzen ditu.
Erakustaldiaren zatitxo bat ikusteko aukera izateko, youtube orrialdetik lortutako bideo bat eskaintzen dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea!

Birziklapena bultzatzeko neurriak




Bilbon pilak eta erabilitako bateriak birziklatzeko 823 zaborrontzi jarri dira

2009an 30.000 pilak birziklatu ziren eta datu positibo honekin jarraitzeko, Bilboko udaletxeak 823 zaborrontzi jartzea erabaki du.



Horrelako neurriak hartzea oso garrantzitsuak dira, alde batetik birziklatzeko aukera errazten delako eta beste alde batetik, birziklatzearen garrantzia azpimarratzen delako, konkretuki pilen birziklapena.

Argazkia: Ecopilak





Honekin lotuta, gure Magisteritzako Unibertsitatean pilak birziklatzeko zaborrontzi bat jarri dute. Hona hemen, nik ateratako argazkia:






Informazioa ondorengo helbidetik lortu dut:

http://www.europapress.es/epsocial/rsc/noticia-bilbao-instala-823-contenedores-impulsar-reciclaje-pilas-fomentar-concienciacion-medioambiental-20100427162901.html

2010/04/23

Liburu interesgarria

Sarrera honetan, birziklapen kontzeptua umeekin lantzeko gomendagarria den liburu bat aurkeztuko dizuet. Liburua "Cuida tu planeta" deitzen da eta hurrengo helbideari esker ezagutu dut:




"Cuida tu planeta" liburuaren egilea Lauren Chiild da eta oso mezu argi eta zuzena islatu nahi du: lur planeta zaintzearen garrantzia.

Protagonista Juan da eta liburuaren 32 orrialdeen zehar bere arrebari, Tolola, nola planeta zaintzeko nola birziklatzen den erakusten dio. Lehenengoz, kontsumoa murrizten irakasten dio, materialak berrerabiltzen eta azkenik, birziklatzen.

Gainera, liburuarekin poster bat oparitzen dute, "birziklatzaile on bat" izateko.

2010/04/21

Macaco - Mama Tierra



Hemen, Macacoren abesti bat aurkezten dizuet, Mama Tierra deiturikoa. Bertan, beroketa globalaren kritika egiten du eta oso abesti aproposa dela iruditu zait, bai edukiaren aldetik, baita nire blogaren gaiarekin duen loturarekin ere.
Abestia http://www.goear.com/ web orrialdetik atera dut.

2010/04/16

Birziklapenarekin lotutako berria

2010-05-17

“Guinness” marka xehatu dute kartoizko ontziekin munduko eraikuntzarik handiena eginteagatik.

Granadako 5.000 ikasle “Guinness” marka izatea lortu dute, kartoizko ontziekin munduko eraikuntzarik handiena eraikitzeagatik. Eraikuntza, 35 metroko luzeera eta 7,5 metroko zabalera eta altuera du. Horrez gain, 45.000 unitate osatzen duten eraikuntza bat da.

Erabilitako tokia, Granakado Zientzia parkea izan da eta bertan, Londreseko bulegoetatik emandako erabakia ezagutu dute.

Eraikuntzaren diseinua eta kreaziorako, ikasleek Granako Arkitektura Unibertsitateko ikasleen laguntza izan dute. Eraikuntza, dorre altua eta Zientzia parkearen laranjondoaren patiora erreferentzia egiten dio.

Ingurumenaren diputatua, Pilar Peramos, proiektu honen helburuak azaldu ditu: alde batetik, ontzi arinen eta zaborrontzi horira botatzen diren hondakinen birziklapena bultzatzea.
Beste alde batetik, ikasle kopuru handiei modu errealean birziklatzen ipintzea.
Helburu guztiak lortu direla aipatu du.

Proiektuan parte hartu duten ikasleek, Zientzia parkeko instalazioak erabiltzeko eta jardueraz gozatzeko aukera izan dute.

Berri hau osotasunean irakurri nahi baduzu, ondorengo web orrialdera joan ahal zara:
http://www.20minutos.es/noticia/709727/0/

Nire aburuz, horrelako proiektuak oso egokiak eta interesgarriak dira gure ikasleekin lortzeko. Alde batetik, ikasleek birziklapena lehenengo pertsonan eta modu errealean bizitzeko aukera dutelako eta, beste aldetik, birziklatzen diren materialekin sortu ahal diren beste eraikin, material, gauzak... ikusi ahal izateko.
Beraz, horrelako proiektuak beste Autonomi Erkidegoetan egiteko garrantzia azpimarratu nahi dut.

2010/03/27

Birziklapen tailer interesgarria!




Saretik aurkitu dudan birziklapen tailer interesgarri hau aurkeztu nahi dizuet.
Reziklate tailerra deitzen da eta musika tresna hondakinez egiteko tailerraren proposamen da.

Tailer honetan, hainbat instrumentu musikalak egiten dira eguneroko materialak erabiliz. Horrez gain, erabiltzen diren materialak berrerabiliak edo birziklatuak dira. Honen helburua, ikuspegi berri eta zabalago bat bultzatzea da, ingurugiroaren eta kontsumoaren inguruko kontzientzia hartzeko asmoz.

Tailer honen hartzaileak, Lehen Hezkuntzako ikasleak dira.

Informazio hau ondorengo helbidetik lortu dut:

http://www.myspace.com/turukutupa

2010/03/24

Mapa kontzeptuala

















Teknologia berriko klasean egindako gaitasun digitalei buruzko mapa kontzeptuala aurkezten dut. Mapa kontzeptualaren egileak Ane Miren Elorduy eta Amaia García gara. Etorkizunean lan egingo dugunarekin erlazionatuta dagoen mapa da eta espero dut zuen gustokoa izatea.

2010/03/16

Umeekin birziklapenaren gaia lantzeko ariketak!

Hurrengo web orrialdean, umeekin birziklapenaren gaia lantzeko ariketa interesgarriak aurkitzen ditugu:

http://www.reciclavidrio.com/entrar.htm

Web orrialde honetan dagoen informazioa gaztelaniaz dago eta joku eta txapelketa ezberdinak, birziklapenaren katea, berri dibertigarriak edota beiraren birziklapenari buruzko informazioa aurkitzen ditugu.
Oso interesgarria iruditzen zait umeekin klasean lantzeko, umeei zuzendutako gune bat duelako. Horrez gain, irakasleentzako materiala aurkitzen dugu.

2010/03/08

Bereizi birziklatzeko!

Oso interesgarria iruditu zaidan bideo bat uzten dizuet:





Bertan, etxean birziklatzen ditugun ontzien eta materialen birziklapen prozesua azaldu eta duen garrantzia azpimarratzen du.


Bideo hau ondorengo web orrialdetik hartu dut: http://www.youtube.com/watch?v=ODE3HB8IQnM&feature=related

2010/03/06

Birziklapen jokoak

Birziklapena sustatzeko hainbat joko interaktibo aurkitzen ditugu. Sarrera honetan, Bilboko udaletxeak banatu dituen 2 joko interaktiboak aipatuko ditut:


Reciclator jokoa

Reciclator jokoa 6 eta 16 urte bitarteko umeentzat bideratuta dago eta Gamepro konpainia egin du. Konpainia honek Bizkaiko Foru Aldundiarekin bideojokoa banatzea adostu zuen, bide ezberdinen bidez: eskoletan, etxeetan... Gainera, kostu ekonomikoa oso baxua zen.
Reciclator 4 maila ezberdin ditu:

1. MAILA: aurkitzen dituzun hondakin organikoak birziklatu behar dituzu.


2. MAILA: Hondakin organikoak hartzeaz gain, papera eta kartoia ere birziklatu behar dituzu.


3. MAILA: Zailagoa da. Ontziak eta paketatzeak bildu behar dituzu.


4. MAILA: Gauza korapilatzen da. Aurreko mailetan bildu behar duzunari, beira gehitu behar duzu.


Eta, zer ikasiko dute bideojoko honekin? Joko honen helburua, txikiei hondakinen hautatze bilketa ingurugiroarentzat duen garrantziaz jabetzea.

Bideojokoaren 4 mailen bidez, hondakin desberdinak eta hauen zaborrontziak ezagutuko dituzte.
Horrela, jolas eta entretenimenduaren bidez, ingurumena errespetatzeko eta zaintzeko beharra ikasiko dute.



Narigota jokoa

Narigota ur tanta bat da eta bere lagunen Vaporon eta Frigoteren laguntzarekin, Germon eta haren jarraitzaileen plana saihestuko dute; Lur planeta desegitea ekidituko dute.

Zer ikasiko dute bideojoko honekin?

Lehendabizi, uraren kontsumo arduratsua izaten ikasiko dute. Gainera, etxean egiteko aholku batzuk ikasiko dute.
Horrela, jolastuz, isurkin pozoitsuak, fosfatoak eta nitratoak, euri azidoa, ibai uharken kutsadura edota uraren erabilera desegokia ezagutuko dituzte.
Esan beharra dago, bi joko hauek etxean ditudala eta txikia nintzenean eskolan banatu zidatela.
Oso gomendagarriak dira, alde batetik modu interaktibo eta entretenigarri baten bidez birziklatzeko beharra eta garrantzia ezagutzen duzulako eta, beste aldetik, birziklapen modu ezberdinak ezagutzeko aukera duzulako. Guzti hau, jolas eta entrenimenduaren bitartez.
Beraz, bi joko hauek eskuratzeko gomendioa azpimarratu nahi dut.
Sarrera hau egiteko erabili den informazioa hurrengo helbideetatik lortu dut:

2010/03/05

Kutsadura murrizteko aholkuak

Sarrera honetan, ingurumena zaintzeko eta honen mantenimendu egoki bat sustatzeko lagungarriak diren aholku batzuk aipatuko ditut:

1. Argia aurreztu: askotan behar den argia baino gehiago erabiltzen dugu eta egunean zehar ez da beharrezkoa hainbat argi erabiltzea .

2. Dutxa hartu: ez bainatu ur asko aurreztuko duzu.


3. Zakarrontziak erabili: ez da ezer kostatzen eta zure herria edo hiria garbi mantenduko duzu.


4. Bonbilak aldatu kontsumo baxuko batzuengandik.

5. Ur bero gutxiago erabili.

6. Arropa buztita eskegi, ez erabili lehorgailurik.

7. Paper birziklatua erabili.

8. Janari freskoa erosi (izoztutakorik ez).


9. Tresna elektronikoak deskonektatu erabiltzen ez ditugunean.

10. Ondo gidatu (ez azeleratu edo balaztatu behar ez denean) eta geldi gaudenean motorra itzali.

11. Zuhaitzak landatu.



Kalean edo etxean egiteko aukera dago eta umeekin lantzeko oso egokiak diren aholkuak dira. Ezin dugu ahastu behar zaborra ontzi ezberdinetan sailkatzea oso garrantzitsua dela eta aholku hauek gure eguneroko bizitzan izateko garrantzia funtsezkoa dela.


Emandako informazia eta irudiak ondorengo helbideetatik atera ditut:


http://www.blogger.com/feeds/8657204343817750685/posts/default

http://pics.labrujula.com.ni/2009/06/480_1244070501_Earth2.jpg

http://tipsfamilia.com/wp-content/uploads/2009/05/lavarse_las_manos.jpg

2010/03/03

Ongi etorri!

Ongi etorri guztioi!

Zer da zuentzako birziklatzea?

Jakin behar da birziklapena, hondakinen materialak berreskuratzeko estrategien multzoa da; hots, suntsitu beharrean berrerabiltzen diren materialak.

Birziklapenaren inguruan dauden datuak kezkagarriak dira; 2008. urtean egindako ikerketa baten emaitza asaldagarria izan zen: biztanleriaren %70a ez zekien zertan zihoazen birziklapenaren prozesua.

Beraz, blog honetan informazioa eta datu interesgarriak aurkitu ahal izango dituzu!

Eta gogoratu birziklapenaren urrezko 3 arauen garrantzia: murriztu, berrerabili eta birziklatu!

Argazkiaren helbidea: http://aguxpelutxea.files.wordpress.com/2008/05/p4240029-320x200.jpg

Berrikari orrialdean kontaktua mantenduko dut.