Birziklapen taula

Ondorengo taulari esker, birziklatzeko zaborrontzi ezberdinak ezagutuko ditugu. Aldi berean, zaborrontzi bakoitzean bota ahal ditugun hondakinak eta bota ezin direnak jakingo ditugu. Informazioa hurrengo web orrialdetik atera dut: http://www.gatika.net/ingurumena/kanpainak/birziklapena/birziklapen_gida.htm
BIRZIKLAPEN GIDA BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK EZIN BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK
ZABORRONTZI

URDINA

  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Propaganda
  • Kartoizko kaxa txikiak (gailetak, detergentea...)
  • Arraultsentzako kartoizko ontziak
  • Paperezko poltsak
  • Brikak
  • Haur ohialak
  • Paper zikinak
  • Paper ziratuak, metalizatuak edo platifikatuak
BOROBILA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Beira
  • Edozein koloretako beirazko botilak
  • Beirazko ontziak
  • Kontserba-poteak
  • Kosmetika eta lurrin ontziak
  • Kristala
  • Autoen kristalak
  • Bonbillak
  • Ispiluak
  • Leihoen kristalak
  • Fluor-argiak (hauek Garbiguneetara eraman behar dira)
ZABORRONTZI

HORIA

  • Metalezko ontziak
  • Brikak
  • Janarirentzako plastikozko ontziak
  • Garbidura eta garbigarrientzako plastikozko ontziak
  • Aluminio eta plastikozko poltsa eta azalak
  • Materia organikoa
  • Gomazko eskularruak
  • Beirazko ontziak
  • Pilak
  • Papera eta kartoia
  • Jostailuak
  • Etxeko tresna elektrikoak
  • Biberoiak
  • Sukaldaritzarako tresnak

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Janari-hondarrak
  • Etxeko hondakin organikoak
  • Plastikozko, paperezko eta beirazko ontziak, potoak eta tetrabrikak
  • Obretako zaborrak
  • Etxeko tresna txikiak
  • Botikak eta erradiografiak
  • Pneumatikoak
  • Pilak eta metagailuak
  • Olioak ...

ZABORRONTZI

GORRIA

  • Botoi itxurako pilak
  • Pila prismatikoak
  • Metagailuak

LAUKIDUNA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Erabilitako arropa
  • Oihal eta ehunen zatiak
  • Oinetakoak
Etiketak: taula, zaborrontzi, hondakin, birziklatzeko

2010/03/06

Birziklapen jokoak

Birziklapena sustatzeko hainbat joko interaktibo aurkitzen ditugu. Sarrera honetan, Bilboko udaletxeak banatu dituen 2 joko interaktiboak aipatuko ditut:


Reciclator jokoa

Reciclator jokoa 6 eta 16 urte bitarteko umeentzat bideratuta dago eta Gamepro konpainia egin du. Konpainia honek Bizkaiko Foru Aldundiarekin bideojokoa banatzea adostu zuen, bide ezberdinen bidez: eskoletan, etxeetan... Gainera, kostu ekonomikoa oso baxua zen.
Reciclator 4 maila ezberdin ditu:

1. MAILA: aurkitzen dituzun hondakin organikoak birziklatu behar dituzu.


2. MAILA: Hondakin organikoak hartzeaz gain, papera eta kartoia ere birziklatu behar dituzu.


3. MAILA: Zailagoa da. Ontziak eta paketatzeak bildu behar dituzu.


4. MAILA: Gauza korapilatzen da. Aurreko mailetan bildu behar duzunari, beira gehitu behar duzu.


Eta, zer ikasiko dute bideojoko honekin? Joko honen helburua, txikiei hondakinen hautatze bilketa ingurugiroarentzat duen garrantziaz jabetzea.

Bideojokoaren 4 mailen bidez, hondakin desberdinak eta hauen zaborrontziak ezagutuko dituzte.
Horrela, jolas eta entretenimenduaren bidez, ingurumena errespetatzeko eta zaintzeko beharra ikasiko dute.



Narigota jokoa

Narigota ur tanta bat da eta bere lagunen Vaporon eta Frigoteren laguntzarekin, Germon eta haren jarraitzaileen plana saihestuko dute; Lur planeta desegitea ekidituko dute.

Zer ikasiko dute bideojoko honekin?

Lehendabizi, uraren kontsumo arduratsua izaten ikasiko dute. Gainera, etxean egiteko aholku batzuk ikasiko dute.
Horrela, jolastuz, isurkin pozoitsuak, fosfatoak eta nitratoak, euri azidoa, ibai uharken kutsadura edota uraren erabilera desegokia ezagutuko dituzte.
Esan beharra dago, bi joko hauek etxean ditudala eta txikia nintzenean eskolan banatu zidatela.
Oso gomendagarriak dira, alde batetik modu interaktibo eta entretenigarri baten bidez birziklatzeko beharra eta garrantzia ezagutzen duzulako eta, beste aldetik, birziklapen modu ezberdinak ezagutzeko aukera duzulako. Guzti hau, jolas eta entrenimenduaren bitartez.
Beraz, bi joko hauek eskuratzeko gomendioa azpimarratu nahi dut.
Sarrera hau egiteko erabili den informazioa hurrengo helbideetatik lortu dut:

No hay comentarios:

Publicar un comentario