Birziklapen taula

Ondorengo taulari esker, birziklatzeko zaborrontzi ezberdinak ezagutuko ditugu. Aldi berean, zaborrontzi bakoitzean bota ahal ditugun hondakinak eta bota ezin direnak jakingo ditugu. Informazioa hurrengo web orrialdetik atera dut: http://www.gatika.net/ingurumena/kanpainak/birziklapena/birziklapen_gida.htm
BIRZIKLAPEN GIDA BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK EZIN BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK
ZABORRONTZI

URDINA

  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Propaganda
  • Kartoizko kaxa txikiak (gailetak, detergentea...)
  • Arraultsentzako kartoizko ontziak
  • Paperezko poltsak
  • Brikak
  • Haur ohialak
  • Paper zikinak
  • Paper ziratuak, metalizatuak edo platifikatuak
BOROBILA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Beira
  • Edozein koloretako beirazko botilak
  • Beirazko ontziak
  • Kontserba-poteak
  • Kosmetika eta lurrin ontziak
  • Kristala
  • Autoen kristalak
  • Bonbillak
  • Ispiluak
  • Leihoen kristalak
  • Fluor-argiak (hauek Garbiguneetara eraman behar dira)
ZABORRONTZI

HORIA

  • Metalezko ontziak
  • Brikak
  • Janarirentzako plastikozko ontziak
  • Garbidura eta garbigarrientzako plastikozko ontziak
  • Aluminio eta plastikozko poltsa eta azalak
  • Materia organikoa
  • Gomazko eskularruak
  • Beirazko ontziak
  • Pilak
  • Papera eta kartoia
  • Jostailuak
  • Etxeko tresna elektrikoak
  • Biberoiak
  • Sukaldaritzarako tresnak

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Janari-hondarrak
  • Etxeko hondakin organikoak
  • Plastikozko, paperezko eta beirazko ontziak, potoak eta tetrabrikak
  • Obretako zaborrak
  • Etxeko tresna txikiak
  • Botikak eta erradiografiak
  • Pneumatikoak
  • Pilak eta metagailuak
  • Olioak ...

ZABORRONTZI

GORRIA

  • Botoi itxurako pilak
  • Pila prismatikoak
  • Metagailuak

LAUKIDUNA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Erabilitako arropa
  • Oihal eta ehunen zatiak
  • Oinetakoak
Etiketak: taula, zaborrontzi, hondakin, birziklatzeko

2010/04/27

Susanaren erakustaldia


Hona hemen http://www.elshowdesusana.com/ helbidetik lortu dudan informazio interesgarria.

Web interaktibo honetan, Susana Solis abeslaria aurkezten da. Orain dela urte batzuk "El show de Susana" deituriko erakustaldia sortu zuen eta haren letren bitartez ingurugiroarekiko errespetua, elkartasua, laguntasuna, bide heziketa, garbitasuna... baloreen garrantzia azpimarratzen da.



Abeslari asturiar honek, "Certamen Expo Disco 99" saria irabazi zuen, sormenezko haur musika dibertigarri eta pedagogikoagatik.


Hainbat disko pedagogikoak atera ditu merkatura. Horien artean hurrengoak aipatuko ditut:














"La abuelita Asunción" "Cuando pasa el tren"


Horrez gain, "Un día especial con Susana" deituriko telebistako programa bat dauka Asturiaseko kanal autonomikoan.


Argazkiak, bere web orrialdetik ateratzeaz gain, ondorengo helbidetik lortu ditut:

http://www.elcomerciodigital.com/prensa/noticias/200708/20/fotos/009D7AVI-AVI-xxx-P2_1.jpg



Susanaren erakustaldia ikusteko aukera izan dut eta guztiz gomendagarria da. Pena bat da euskaraz ez izatea, baina hala eta guztiz ere, haren musika eta abestien bidez, balore pedagogiko garrantzitsuak islatzen ditu.
Erakustaldiaren zatitxo bat ikusteko aukera izateko, youtube orrialdetik lortutako bideo bat eskaintzen dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario