Birziklapen taula

Ondorengo taulari esker, birziklatzeko zaborrontzi ezberdinak ezagutuko ditugu. Aldi berean, zaborrontzi bakoitzean bota ahal ditugun hondakinak eta bota ezin direnak jakingo ditugu. Informazioa hurrengo web orrialdetik atera dut: http://www.gatika.net/ingurumena/kanpainak/birziklapena/birziklapen_gida.htm
BIRZIKLAPEN GIDA BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK EZIN BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK
ZABORRONTZI

URDINA

  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Propaganda
  • Kartoizko kaxa txikiak (gailetak, detergentea...)
  • Arraultsentzako kartoizko ontziak
  • Paperezko poltsak
  • Brikak
  • Haur ohialak
  • Paper zikinak
  • Paper ziratuak, metalizatuak edo platifikatuak
BOROBILA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Beira
  • Edozein koloretako beirazko botilak
  • Beirazko ontziak
  • Kontserba-poteak
  • Kosmetika eta lurrin ontziak
  • Kristala
  • Autoen kristalak
  • Bonbillak
  • Ispiluak
  • Leihoen kristalak
  • Fluor-argiak (hauek Garbiguneetara eraman behar dira)
ZABORRONTZI

HORIA

  • Metalezko ontziak
  • Brikak
  • Janarirentzako plastikozko ontziak
  • Garbidura eta garbigarrientzako plastikozko ontziak
  • Aluminio eta plastikozko poltsa eta azalak
  • Materia organikoa
  • Gomazko eskularruak
  • Beirazko ontziak
  • Pilak
  • Papera eta kartoia
  • Jostailuak
  • Etxeko tresna elektrikoak
  • Biberoiak
  • Sukaldaritzarako tresnak

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Janari-hondarrak
  • Etxeko hondakin organikoak
  • Plastikozko, paperezko eta beirazko ontziak, potoak eta tetrabrikak
  • Obretako zaborrak
  • Etxeko tresna txikiak
  • Botikak eta erradiografiak
  • Pneumatikoak
  • Pilak eta metagailuak
  • Olioak ...

ZABORRONTZI

GORRIA

  • Botoi itxurako pilak
  • Pila prismatikoak
  • Metagailuak

LAUKIDUNA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Erabilitako arropa
  • Oihal eta ehunen zatiak
  • Oinetakoak
Etiketak: taula, zaborrontzi, hondakin, birziklatzeko

2010/04/16

Birziklapenarekin lotutako berria

2010-05-17

“Guinness” marka xehatu dute kartoizko ontziekin munduko eraikuntzarik handiena eginteagatik.

Granadako 5.000 ikasle “Guinness” marka izatea lortu dute, kartoizko ontziekin munduko eraikuntzarik handiena eraikitzeagatik. Eraikuntza, 35 metroko luzeera eta 7,5 metroko zabalera eta altuera du. Horrez gain, 45.000 unitate osatzen duten eraikuntza bat da.

Erabilitako tokia, Granakado Zientzia parkea izan da eta bertan, Londreseko bulegoetatik emandako erabakia ezagutu dute.

Eraikuntzaren diseinua eta kreaziorako, ikasleek Granako Arkitektura Unibertsitateko ikasleen laguntza izan dute. Eraikuntza, dorre altua eta Zientzia parkearen laranjondoaren patiora erreferentzia egiten dio.

Ingurumenaren diputatua, Pilar Peramos, proiektu honen helburuak azaldu ditu: alde batetik, ontzi arinen eta zaborrontzi horira botatzen diren hondakinen birziklapena bultzatzea.
Beste alde batetik, ikasle kopuru handiei modu errealean birziklatzen ipintzea.
Helburu guztiak lortu direla aipatu du.

Proiektuan parte hartu duten ikasleek, Zientzia parkeko instalazioak erabiltzeko eta jardueraz gozatzeko aukera izan dute.

Berri hau osotasunean irakurri nahi baduzu, ondorengo web orrialdera joan ahal zara:
http://www.20minutos.es/noticia/709727/0/

Nire aburuz, horrelako proiektuak oso egokiak eta interesgarriak dira gure ikasleekin lortzeko. Alde batetik, ikasleek birziklapena lehenengo pertsonan eta modu errealean bizitzeko aukera dutelako eta, beste aldetik, birziklatzen diren materialekin sortu ahal diren beste eraikin, material, gauzak... ikusi ahal izateko.
Beraz, horrelako proiektuak beste Autonomi Erkidegoetan egiteko garrantzia azpimarratu nahi dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario