Birziklapen taula

Ondorengo taulari esker, birziklatzeko zaborrontzi ezberdinak ezagutuko ditugu. Aldi berean, zaborrontzi bakoitzean bota ahal ditugun hondakinak eta bota ezin direnak jakingo ditugu. Informazioa hurrengo web orrialdetik atera dut: http://www.gatika.net/ingurumena/kanpainak/birziklapena/birziklapen_gida.htm
BIRZIKLAPEN GIDA BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK EZIN BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK
ZABORRONTZI

URDINA

  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Propaganda
  • Kartoizko kaxa txikiak (gailetak, detergentea...)
  • Arraultsentzako kartoizko ontziak
  • Paperezko poltsak
  • Brikak
  • Haur ohialak
  • Paper zikinak
  • Paper ziratuak, metalizatuak edo platifikatuak
BOROBILA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Beira
  • Edozein koloretako beirazko botilak
  • Beirazko ontziak
  • Kontserba-poteak
  • Kosmetika eta lurrin ontziak
  • Kristala
  • Autoen kristalak
  • Bonbillak
  • Ispiluak
  • Leihoen kristalak
  • Fluor-argiak (hauek Garbiguneetara eraman behar dira)
ZABORRONTZI

HORIA

  • Metalezko ontziak
  • Brikak
  • Janarirentzako plastikozko ontziak
  • Garbidura eta garbigarrientzako plastikozko ontziak
  • Aluminio eta plastikozko poltsa eta azalak
  • Materia organikoa
  • Gomazko eskularruak
  • Beirazko ontziak
  • Pilak
  • Papera eta kartoia
  • Jostailuak
  • Etxeko tresna elektrikoak
  • Biberoiak
  • Sukaldaritzarako tresnak

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Janari-hondarrak
  • Etxeko hondakin organikoak
  • Plastikozko, paperezko eta beirazko ontziak, potoak eta tetrabrikak
  • Obretako zaborrak
  • Etxeko tresna txikiak
  • Botikak eta erradiografiak
  • Pneumatikoak
  • Pilak eta metagailuak
  • Olioak ...

ZABORRONTZI

GORRIA

  • Botoi itxurako pilak
  • Pila prismatikoak
  • Metagailuak

LAUKIDUNA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Erabilitako arropa
  • Oihal eta ehunen zatiak
  • Oinetakoak
Etiketak: taula, zaborrontzi, hondakin, birziklatzeko

2010/04/30

Birziklapenarekin loturiko webquesta


Hona hemen begomai sortu duen birziklapenarekin loturiko webquesta. Bertan hainbat ariketa interesgarriak aurkitu ahal ditugu. Oso aproposa iruditu zait umeekin lantzeko eta birziklapen gaia indartzeko. Horrez gain, ebaluazioa egiteko atal bat aurkitu ahal dugu, birziklapenaren ondorioak zeintzuk diren, atazak...
Helbidea http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=1342&id_pagina=1 da eta espero dut zuen gustokoa izatea!






Ekainaren 5a: Ingurumenaren eguna

Ekainaren 5ean Ingurumenaren eguna da eta ospatzeko, umeek ingurumenera eta honen zainketa eta kontserbaziora hurbildu nahi dituzte. Horretarako, biodibertsitatearen fundazioa oinarrizko galderak, ipuinak eta jokoak eskaintzen ditu.

Hauen bidez, umeek iraungipen arriskuan dauden animali motak zeintzuk diren, nola lagundu ahal diogun, bizilekua... ezagutzeko eta ikasteko aukera izango dute.

Kontzientziatze prozesua txikitatik hasi behar delako, iraganeko arazoak ekiditzeko.




Helbidea:

http://educacion2.com/303/educacion-ambiental-a-traves-de-cuentos/

2010/04/27

Susanaren erakustaldia


Hona hemen http://www.elshowdesusana.com/ helbidetik lortu dudan informazio interesgarria.

Web interaktibo honetan, Susana Solis abeslaria aurkezten da. Orain dela urte batzuk "El show de Susana" deituriko erakustaldia sortu zuen eta haren letren bitartez ingurugiroarekiko errespetua, elkartasua, laguntasuna, bide heziketa, garbitasuna... baloreen garrantzia azpimarratzen da.



Abeslari asturiar honek, "Certamen Expo Disco 99" saria irabazi zuen, sormenezko haur musika dibertigarri eta pedagogikoagatik.


Hainbat disko pedagogikoak atera ditu merkatura. Horien artean hurrengoak aipatuko ditut:














"La abuelita Asunción" "Cuando pasa el tren"


Horrez gain, "Un día especial con Susana" deituriko telebistako programa bat dauka Asturiaseko kanal autonomikoan.


Argazkiak, bere web orrialdetik ateratzeaz gain, ondorengo helbidetik lortu ditut:

http://www.elcomerciodigital.com/prensa/noticias/200708/20/fotos/009D7AVI-AVI-xxx-P2_1.jpg



Susanaren erakustaldia ikusteko aukera izan dut eta guztiz gomendagarria da. Pena bat da euskaraz ez izatea, baina hala eta guztiz ere, haren musika eta abestien bidez, balore pedagogiko garrantzitsuak islatzen ditu.
Erakustaldiaren zatitxo bat ikusteko aukera izateko, youtube orrialdetik lortutako bideo bat eskaintzen dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea!

Birziklapena bultzatzeko neurriak




Bilbon pilak eta erabilitako bateriak birziklatzeko 823 zaborrontzi jarri dira

2009an 30.000 pilak birziklatu ziren eta datu positibo honekin jarraitzeko, Bilboko udaletxeak 823 zaborrontzi jartzea erabaki du.



Horrelako neurriak hartzea oso garrantzitsuak dira, alde batetik birziklatzeko aukera errazten delako eta beste alde batetik, birziklatzearen garrantzia azpimarratzen delako, konkretuki pilen birziklapena.

Argazkia: Ecopilak





Honekin lotuta, gure Magisteritzako Unibertsitatean pilak birziklatzeko zaborrontzi bat jarri dute. Hona hemen, nik ateratako argazkia:






Informazioa ondorengo helbidetik lortu dut:

http://www.europapress.es/epsocial/rsc/noticia-bilbao-instala-823-contenedores-impulsar-reciclaje-pilas-fomentar-concienciacion-medioambiental-20100427162901.html

2010/04/23

Liburu interesgarria

Sarrera honetan, birziklapen kontzeptua umeekin lantzeko gomendagarria den liburu bat aurkeztuko dizuet. Liburua "Cuida tu planeta" deitzen da eta hurrengo helbideari esker ezagutu dut:




"Cuida tu planeta" liburuaren egilea Lauren Chiild da eta oso mezu argi eta zuzena islatu nahi du: lur planeta zaintzearen garrantzia.

Protagonista Juan da eta liburuaren 32 orrialdeen zehar bere arrebari, Tolola, nola planeta zaintzeko nola birziklatzen den erakusten dio. Lehenengoz, kontsumoa murrizten irakasten dio, materialak berrerabiltzen eta azkenik, birziklatzen.

Gainera, liburuarekin poster bat oparitzen dute, "birziklatzaile on bat" izateko.

2010/04/21

Macaco - Mama Tierra



Hemen, Macacoren abesti bat aurkezten dizuet, Mama Tierra deiturikoa. Bertan, beroketa globalaren kritika egiten du eta oso abesti aproposa dela iruditu zait, bai edukiaren aldetik, baita nire blogaren gaiarekin duen loturarekin ere.
Abestia http://www.goear.com/ web orrialdetik atera dut.

2010/04/16

Birziklapenarekin lotutako berria

2010-05-17

“Guinness” marka xehatu dute kartoizko ontziekin munduko eraikuntzarik handiena eginteagatik.

Granadako 5.000 ikasle “Guinness” marka izatea lortu dute, kartoizko ontziekin munduko eraikuntzarik handiena eraikitzeagatik. Eraikuntza, 35 metroko luzeera eta 7,5 metroko zabalera eta altuera du. Horrez gain, 45.000 unitate osatzen duten eraikuntza bat da.

Erabilitako tokia, Granakado Zientzia parkea izan da eta bertan, Londreseko bulegoetatik emandako erabakia ezagutu dute.

Eraikuntzaren diseinua eta kreaziorako, ikasleek Granako Arkitektura Unibertsitateko ikasleen laguntza izan dute. Eraikuntza, dorre altua eta Zientzia parkearen laranjondoaren patiora erreferentzia egiten dio.

Ingurumenaren diputatua, Pilar Peramos, proiektu honen helburuak azaldu ditu: alde batetik, ontzi arinen eta zaborrontzi horira botatzen diren hondakinen birziklapena bultzatzea.
Beste alde batetik, ikasle kopuru handiei modu errealean birziklatzen ipintzea.
Helburu guztiak lortu direla aipatu du.

Proiektuan parte hartu duten ikasleek, Zientzia parkeko instalazioak erabiltzeko eta jardueraz gozatzeko aukera izan dute.

Berri hau osotasunean irakurri nahi baduzu, ondorengo web orrialdera joan ahal zara:
http://www.20minutos.es/noticia/709727/0/

Nire aburuz, horrelako proiektuak oso egokiak eta interesgarriak dira gure ikasleekin lortzeko. Alde batetik, ikasleek birziklapena lehenengo pertsonan eta modu errealean bizitzeko aukera dutelako eta, beste aldetik, birziklatzen diren materialekin sortu ahal diren beste eraikin, material, gauzak... ikusi ahal izateko.
Beraz, horrelako proiektuak beste Autonomi Erkidegoetan egiteko garrantzia azpimarratu nahi dut.