Birziklapen taula

Ondorengo taulari esker, birziklatzeko zaborrontzi ezberdinak ezagutuko ditugu. Aldi berean, zaborrontzi bakoitzean bota ahal ditugun hondakinak eta bota ezin direnak jakingo ditugu. Informazioa hurrengo web orrialdetik atera dut: http://www.gatika.net/ingurumena/kanpainak/birziklapena/birziklapen_gida.htm
BIRZIKLAPEN GIDA BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK EZIN BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK
ZABORRONTZI

URDINA

  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Propaganda
  • Kartoizko kaxa txikiak (gailetak, detergentea...)
  • Arraultsentzako kartoizko ontziak
  • Paperezko poltsak
  • Brikak
  • Haur ohialak
  • Paper zikinak
  • Paper ziratuak, metalizatuak edo platifikatuak
BOROBILA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Beira
  • Edozein koloretako beirazko botilak
  • Beirazko ontziak
  • Kontserba-poteak
  • Kosmetika eta lurrin ontziak
  • Kristala
  • Autoen kristalak
  • Bonbillak
  • Ispiluak
  • Leihoen kristalak
  • Fluor-argiak (hauek Garbiguneetara eraman behar dira)
ZABORRONTZI

HORIA

  • Metalezko ontziak
  • Brikak
  • Janarirentzako plastikozko ontziak
  • Garbidura eta garbigarrientzako plastikozko ontziak
  • Aluminio eta plastikozko poltsa eta azalak
  • Materia organikoa
  • Gomazko eskularruak
  • Beirazko ontziak
  • Pilak
  • Papera eta kartoia
  • Jostailuak
  • Etxeko tresna elektrikoak
  • Biberoiak
  • Sukaldaritzarako tresnak

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Janari-hondarrak
  • Etxeko hondakin organikoak
  • Plastikozko, paperezko eta beirazko ontziak, potoak eta tetrabrikak
  • Obretako zaborrak
  • Etxeko tresna txikiak
  • Botikak eta erradiografiak
  • Pneumatikoak
  • Pilak eta metagailuak
  • Olioak ...

ZABORRONTZI

GORRIA

  • Botoi itxurako pilak
  • Pila prismatikoak
  • Metagailuak

LAUKIDUNA DEN

ZABORRONTZI

BERDEA

  • Erabilitako arropa
  • Oihal eta ehunen zatiak
  • Oinetakoak
Etiketak: taula, zaborrontzi, hondakin, birziklatzeko

2010/03/27

Birziklapen tailer interesgarria!




Saretik aurkitu dudan birziklapen tailer interesgarri hau aurkeztu nahi dizuet.
Reziklate tailerra deitzen da eta musika tresna hondakinez egiteko tailerraren proposamen da.

Tailer honetan, hainbat instrumentu musikalak egiten dira eguneroko materialak erabiliz. Horrez gain, erabiltzen diren materialak berrerabiliak edo birziklatuak dira. Honen helburua, ikuspegi berri eta zabalago bat bultzatzea da, ingurugiroaren eta kontsumoaren inguruko kontzientzia hartzeko asmoz.

Tailer honen hartzaileak, Lehen Hezkuntzako ikasleak dira.

Informazio hau ondorengo helbidetik lortu dut:

http://www.myspace.com/turukutupa

2010/03/24

Mapa kontzeptuala

















Teknologia berriko klasean egindako gaitasun digitalei buruzko mapa kontzeptuala aurkezten dut. Mapa kontzeptualaren egileak Ane Miren Elorduy eta Amaia García gara. Etorkizunean lan egingo dugunarekin erlazionatuta dagoen mapa da eta espero dut zuen gustokoa izatea.

2010/03/16

Umeekin birziklapenaren gaia lantzeko ariketak!

Hurrengo web orrialdean, umeekin birziklapenaren gaia lantzeko ariketa interesgarriak aurkitzen ditugu:

http://www.reciclavidrio.com/entrar.htm

Web orrialde honetan dagoen informazioa gaztelaniaz dago eta joku eta txapelketa ezberdinak, birziklapenaren katea, berri dibertigarriak edota beiraren birziklapenari buruzko informazioa aurkitzen ditugu.
Oso interesgarria iruditzen zait umeekin klasean lantzeko, umeei zuzendutako gune bat duelako. Horrez gain, irakasleentzako materiala aurkitzen dugu.

2010/03/08

Bereizi birziklatzeko!

Oso interesgarria iruditu zaidan bideo bat uzten dizuet:





Bertan, etxean birziklatzen ditugun ontzien eta materialen birziklapen prozesua azaldu eta duen garrantzia azpimarratzen du.


Bideo hau ondorengo web orrialdetik hartu dut: http://www.youtube.com/watch?v=ODE3HB8IQnM&feature=related

2010/03/06

Birziklapen jokoak

Birziklapena sustatzeko hainbat joko interaktibo aurkitzen ditugu. Sarrera honetan, Bilboko udaletxeak banatu dituen 2 joko interaktiboak aipatuko ditut:


Reciclator jokoa

Reciclator jokoa 6 eta 16 urte bitarteko umeentzat bideratuta dago eta Gamepro konpainia egin du. Konpainia honek Bizkaiko Foru Aldundiarekin bideojokoa banatzea adostu zuen, bide ezberdinen bidez: eskoletan, etxeetan... Gainera, kostu ekonomikoa oso baxua zen.
Reciclator 4 maila ezberdin ditu:

1. MAILA: aurkitzen dituzun hondakin organikoak birziklatu behar dituzu.


2. MAILA: Hondakin organikoak hartzeaz gain, papera eta kartoia ere birziklatu behar dituzu.


3. MAILA: Zailagoa da. Ontziak eta paketatzeak bildu behar dituzu.


4. MAILA: Gauza korapilatzen da. Aurreko mailetan bildu behar duzunari, beira gehitu behar duzu.


Eta, zer ikasiko dute bideojoko honekin? Joko honen helburua, txikiei hondakinen hautatze bilketa ingurugiroarentzat duen garrantziaz jabetzea.

Bideojokoaren 4 mailen bidez, hondakin desberdinak eta hauen zaborrontziak ezagutuko dituzte.
Horrela, jolas eta entretenimenduaren bidez, ingurumena errespetatzeko eta zaintzeko beharra ikasiko dute.



Narigota jokoa

Narigota ur tanta bat da eta bere lagunen Vaporon eta Frigoteren laguntzarekin, Germon eta haren jarraitzaileen plana saihestuko dute; Lur planeta desegitea ekidituko dute.

Zer ikasiko dute bideojoko honekin?

Lehendabizi, uraren kontsumo arduratsua izaten ikasiko dute. Gainera, etxean egiteko aholku batzuk ikasiko dute.
Horrela, jolastuz, isurkin pozoitsuak, fosfatoak eta nitratoak, euri azidoa, ibai uharken kutsadura edota uraren erabilera desegokia ezagutuko dituzte.
Esan beharra dago, bi joko hauek etxean ditudala eta txikia nintzenean eskolan banatu zidatela.
Oso gomendagarriak dira, alde batetik modu interaktibo eta entretenigarri baten bidez birziklatzeko beharra eta garrantzia ezagutzen duzulako eta, beste aldetik, birziklapen modu ezberdinak ezagutzeko aukera duzulako. Guzti hau, jolas eta entrenimenduaren bitartez.
Beraz, bi joko hauek eskuratzeko gomendioa azpimarratu nahi dut.
Sarrera hau egiteko erabili den informazioa hurrengo helbideetatik lortu dut:

2010/03/05

Kutsadura murrizteko aholkuak

Sarrera honetan, ingurumena zaintzeko eta honen mantenimendu egoki bat sustatzeko lagungarriak diren aholku batzuk aipatuko ditut:

1. Argia aurreztu: askotan behar den argia baino gehiago erabiltzen dugu eta egunean zehar ez da beharrezkoa hainbat argi erabiltzea .

2. Dutxa hartu: ez bainatu ur asko aurreztuko duzu.


3. Zakarrontziak erabili: ez da ezer kostatzen eta zure herria edo hiria garbi mantenduko duzu.


4. Bonbilak aldatu kontsumo baxuko batzuengandik.

5. Ur bero gutxiago erabili.

6. Arropa buztita eskegi, ez erabili lehorgailurik.

7. Paper birziklatua erabili.

8. Janari freskoa erosi (izoztutakorik ez).


9. Tresna elektronikoak deskonektatu erabiltzen ez ditugunean.

10. Ondo gidatu (ez azeleratu edo balaztatu behar ez denean) eta geldi gaudenean motorra itzali.

11. Zuhaitzak landatu.



Kalean edo etxean egiteko aukera dago eta umeekin lantzeko oso egokiak diren aholkuak dira. Ezin dugu ahastu behar zaborra ontzi ezberdinetan sailkatzea oso garrantzitsua dela eta aholku hauek gure eguneroko bizitzan izateko garrantzia funtsezkoa dela.


Emandako informazia eta irudiak ondorengo helbideetatik atera ditut:


http://www.blogger.com/feeds/8657204343817750685/posts/default

http://pics.labrujula.com.ni/2009/06/480_1244070501_Earth2.jpg

http://tipsfamilia.com/wp-content/uploads/2009/05/lavarse_las_manos.jpg

2010/03/03

Ongi etorri!

Ongi etorri guztioi!

Zer da zuentzako birziklatzea?

Jakin behar da birziklapena, hondakinen materialak berreskuratzeko estrategien multzoa da; hots, suntsitu beharrean berrerabiltzen diren materialak.

Birziklapenaren inguruan dauden datuak kezkagarriak dira; 2008. urtean egindako ikerketa baten emaitza asaldagarria izan zen: biztanleriaren %70a ez zekien zertan zihoazen birziklapenaren prozesua.

Beraz, blog honetan informazioa eta datu interesgarriak aurkitu ahal izango dituzu!

Eta gogoratu birziklapenaren urrezko 3 arauen garrantzia: murriztu, berrerabili eta birziklatu!

Argazkiaren helbidea: http://aguxpelutxea.files.wordpress.com/2008/05/p4240029-320x200.jpg

Berrikari orrialdean kontaktua mantenduko dut.