
Hona hemen http://www.elshowdesusana.com/ helbidetik lortu dudan informazio interesgarria.
Web interaktibo honetan, Susana Solis abeslaria aurkezten da. Orain dela urte batzuk "El show de Susana" deituriko erakustaldia sortu zuen eta haren letren bitartez ingurugiroarekiko errespetua, elkartasua, laguntasuna, bide heziketa, garbitasuna... baloreen garrantzia azpimarratzen da.
Abeslari asturiar honek, "Certamen Expo Disco 99" saria irabazi zuen, sormenezko haur musika dibertigarri eta pedagogikoagatik.
Hainbat disko pedagogikoak atera ditu merkatura. Horien artean hurrengoak aipatuko ditut:


"La abuelita Asunción" "Cuando pasa el tren"
Horrez gain, "Un día especial con Susana" deituriko telebistako programa bat dauka Asturiaseko kanal autonomikoan.
Argazkiak, bere web orrialdetik ateratzeaz gain, ondorengo helbidetik lortu ditut:
http://www.elcomerciodigital.com/prensa/noticias/200708/20/fotos/009D7AVI-AVI-xxx-P2_1.jpg
Susanaren erakustaldia ikusteko aukera izan dut eta guztiz gomendagarria da. Pena bat da euskaraz ez izatea, baina hala eta guztiz ere, haren musika eta abestien bidez, balore pedagogiko garrantzitsuak islatzen ditu.
Erakustaldiaren zatitxo bat ikusteko aukera izateko, youtube orrialdetik lortutako bideo bat eskaintzen dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea!
No hay comentarios:
Publicar un comentario